XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XABIER AMURITZA: BERTSOGINTZA ESPERIENTZIA BARRI BATEN LEKUKO.

Igazko udagoienean Xabier Amuritzak, beste bertsolari biren laguntzaz (Azpillaga eta Lopategi) bertsozko molde barri bat azaldu eban euskal entzulego aspaldion erdi-gogaituaren artera.

Bertso barriak mailu zaharrez jarriak.

Berak, irratiz zein prentsaz agertu ebanez, ez ei zan gauza barria berea, ostera.

Euskalerrian aspaldiotatik ezagutu dogun, eta gaur zearo galdurik daukagun bertso-paperen tradizioari jarraipena emotea besterik ez ei zan.

Sasoe batez, lehengo mendean batez ere, eta azkenengo gerratera arte, indar aundia eukan bertso jarrien molde honek.

Txirritak astero bialtzen zituan bertso-txortak Bertsolariya izeneko asteroko bertso-aldizkarira, eta aldizkaritxo honek, naiz eta iraupen luzerik ez izan, aleak batu ezkero, tomu oso bat egiteko lain egiten dau.

Xabier Amuritzaren asmoa, behar bada, asmo berbera izango da, bertso jarrien berbultzapena, baiña era barri baten: bat bateko bertsoekin konbinatuz eta plazan kantatuz, gaiñera doiñu-tresnan ots goxoaz lagundurik, plazarako izan ere Amuritzak berebiziko dohaiak ditu-ta, abots aldetik berariz.

Bere asmoa Hernaniko Galarretan azaldu eban bertsoz argi ta garbi: .